XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
XIV OTOI-GAYA.Otoi-gai onetan, Josu'ren Gorpu Deuna lurraldu eben tokija dakusgu.
Il-obija itzi zanian, zelako negarrak egingo ebezan Jon'ak, Madalene'k, beste emazteki gustija eta Josu'ren jarralliak gogaldu egizu.
Baña, edozeren aurrez, zenbateko atsekabia izango ete-zan Ama Miren Deunarena, bere Seme atsedengorra il-obijan lurralduta laga biarr ebanian!.
Alako atsekabiak ikusi ezkero, Gurutza-Bide onetan erabilli dozun garrbai urrijaz lotsatu zadiz.
Al-egin bat ementxe egikezu; il-obi deunaren aitziñan auzpeztu zadiz, ta bertan zeure bijotza josi egizu, negarr samiñaz Jaun illari auxe esanaz.